Fisioterapiaren esparruan kokatzen den arnasketako terapia arnas aparatuaren gaixotasunak tratatzen eta saihesten dituen espezialitatea da, arnas aparatuaren funtzionamendua iraunarazteko edo hobetzeko.

Arnasketako terapia bi eratara egin daiteke: modu pasiboan, non fisioterapeuta batek ariketak egiten dituen, eta modu aktiboan, non pazienteak berak egiten dituen.

Horrela tratatu behar diren gaixotasunak gehienetan pazientearen bizimoduaren edota ingurunearen kutsaduraren ondorioz sortzen dira, baita arnas aparatuaren narriaduraren ondorioz ere. Hala ere, zenbaitetan gaixotasuna arrazoi zehatzik egon gabe sortzen da.

Onura nagusiak

  • Mukiak botatzea hobetu.
  • Disnea kontrolatu.
  • Arnasketa sistemako infekzioak saihestu.
  • Biriketako erresistentzia hobetu.
  • Gaixotasunak infekzioen ondorioz larriagotzea saihestu.
  • Sendagaien onurak hobetu.

Umeei dagokionez, negua bezalako sasoietan arnasketa-arazo handiagoak izatea ohikoa da. Horregatik, terapia horiek erabiltzea gomendatzeko modukoa da, txikien eztulak kontrolatzen direlako, bronkioetako jariakinak drainatzen dituztelako, eta infekzioa gaizkiagotzeko joera saihesten dutelako.

Helduen kasuan, ordea, fisioterapia-mota honen helburua beste bat da; nagusietan, pilatzen diren mukiak mugitzera eta botatzera, eta oxigenazioa eta, ondorioz, zirkulazioa hobetzera zuzenduta dago.

Haurtxoetan

  • Mukiak mugitzen eta botatzen laguntzen du.
  •  Gauean lo egiteko eta arnasteko zailtasunak hobetzen laguntzen du.
  •  Zenbait arnasketako arazo prebenitzen ditu, adibidez, bronkitisa.
  • Haurtxoaren egoera orokorra hobetzen du.
  • Arnasketa sistema egoki garatzen laguntzen du.

Ume nagusietan

  • Umeak duen arnasteko era hobetzen du.
  • Arnasketa-krisiak kudeatzen laguntzen du.
  •  Ariketa fisikoak hobeto onartzen dituzte, eta sasoia hobetzen laguntzen du.
  • Modu eraginkorrean eztul egitera irakasten die.