Errehabilitazioaren esparruan, zenbait teknika erabiltzen dira gorputzean suntsitu den edo kalteren bat jaso duen edozein funtzio berreskuratzeko.

Ondorioz, helburua eguneroko bizitzarako behar ditugun gaitasunak berreskuratzea, iraunaraztea, edota hobetzea da. Nahiz eta errehabilitazioaren helburua guztiontzako bera izan, gaitasunak eta independentzia berreskuratzea hain zuzen ere, erabiltzaile guztiek ez dute gauza bera lortzen. Lesio bakoitzak bere xehetasunak ditu, gorputz bakoitzak modu desberdinean erreakzionatzen du; eta hori arazoaren arrazoiak eta iraupena alde batera utzita.

Guk lortu nahi duguna da gure bezeroak independenteak izatea, eta suntsitu zaien gorputzeko funtzioa berreskuratzea. Horretarako, teknika zehatzak erabiltzen ditugu pertsona bakoitzeko, eta haien ezaugarrietara moldatzen direnak.