Eskuzko Drainatze Linfatikoa (EDL) eskuzko maniobra leun eta zehatzak aplikatzean datzan berariazko masaje teknika bat da, likidoen eta zenbait toxinen bilketan eta birxurgapenean laguntzen duena, ondoren sistema linfatikoaren bidez hustuak izateko, haien garbiketa eta baztertzerako.

Teknika Vodder doktoreak sortu zuen XX. mendearen hasieran eta bere baliagarritasuna erakutsi du mota guztietako edemetan, bai traumatikoetan (bihurdurak, kontusioak, hausturak, hematoma handiak…), bai zirkulatorioetan (zain-patologiak eta patologia linfatikoak), primario zein ebakuntza kirurgikoaren (mastektomiak, anputazioak edo beste edozein) ondoriozkoetan edo hormonaletan; baita sistema linfatikoaren jaiotzatiko gaixotasunetan, elefantiasian, likido-erretenzioan edo idorrerian eta hanka nekatuetan ere.

Tratamendu honi esker ondorengo onurak lortzen ditugu:

  • Fluxu linfatikoa berrezartzen du, bolumenaren gutxiagotze bat eraginez edemen eta hantura batzuen kasuan.
  • Sistema linfatikoaren mugimendua aktibatzen du, gehiegizko likidoak birxurgatzea mesedetuz.
  • Immunitate-sistema estimulatzen du, organismoaren berariazko defentsak areagotuz.
  • Odol eta linfa-zirkulazioa hobetzen ditu.