Etxez etxeko laguntza zerbitzu honek gaixoen behar guztiei erantzuten die beraien ohiko inguruan, dagozkien jarduera-arloetan espezializatutako profesional baten eskuz eta, horrela, kalitatezko arreta bermatuz.

Zuri eta zure gertukoei beharrezko laguntza eskaintzera zuzenduta dago, osasun premia duten guztiek eguneroko bizitzako jarduerak ahalik eta eragozpen txikienarekin egin ditzaten.

Bi erabiltzaile talderi zuzenduta dago, batez ere:

  • Edozein arrazoi dela eta, autonomia fisikorik ez duten pertsonei, aldi baterako edo behin betiko izanik ere: mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak, ohean ezarriak, operatu berriak, eta abar.
  • Fisioterapia tratamenduak eroso eta etxetik irten gabe jaso nahi dituzten pertsonei, edozein egoeratik sendatzeko.

Gaixo pribatuak, zein egoitzekin, elkarte pribatuekin eta aseguruekin adostuta harremandutako gaixoak zerbitzatzen ditugu, baita eskatutako beste batzuk ere.