Haurdunaldian zehar, gorputzak deserosoak edo mingarriak diren hainbat aldaketa jasan behar izaten ditu. Haurdun egotea gozatu behar den prozesu zoragarria da eta, beraz, mina badaukagu, tratatu behar dugu.

Haurdunaldian bizkarreko mina izatea ohikoa da; oro har, lunbarretan eta bizkarraren beheko aldean nagusitzen da.

Haurdunaldian eta haurdunaldia eta gero ager daitezkeen arazorik ohikoenak bizkarreko mina, pelbiseko mina, eta gernu-inkontinentzia dira. Haurdunaldiaren ondorioz sortzen diren arazo horiek fisioterapiarekin konpondu daitezke.

Haurdunaldian zehar tratamendua aldatuz joaten da gorputza aldatzen delako, eta gu aldaketetara eta sor daitekeen minara moldatzen gara.

Haurdunentzako zenbait fisioterapia-oinarri daude:

  • Edozein teknika hasi baino lehen, medikuari galdetu behar zaio eta hark baimena eman behar du, haurdunaldirako arriskurik ez dagoen ziurtatu ahal izateko.
  • Zuen egoera aztertu behar dugu zuei moldatzen zaizkizuen teknikak ezagutu ahal izateko.
  • Gomendagarria da fisioterapeutarenera joatea laugarren hilabetetik aurrera, baina alda daiteke medikuaren aholkuen arabera.
  • Fisioterapiak erditzea errazago izaten lagundu dezake, umea izateko momentuan gehien pairatzen duten tokiak indartzen laguntzen baitu.