Masajea fisioterapiaren ohiko teknika bat da. Alde batetik, palpazio bidezko balorazio metodo gisa eta, beste alde batetik, ehun bigunentzako (azala, muskulua eta ehun konjuntiboa) eskuzko tratamendu modu gisa balio du.

Kuidan bezero bakoitzari egokitzen diren masaje mota ezberdinak ditugu, lortu nahi dugun eraginaren arabera eta sendatzea, ehunen birsorkuntza eta errehabilitazio fisikoa helburu izanda.

Zentroan aurki ditzakezun masaje motak dira masaje deskontrakturatzailea, zeharkako masaje sakona (cyriax), eskuzko drainatze linfatikoa, zirkulazio masaje, masaje lasaigarria… adibidez.