
NAGUSIENTZAKO FISIOTERAPIA GASTEIZEN
Nagusientzako fisioterapia ez dago zuzenduta bizitzako aldi horretan erraztasun handiagoz sortzen diren gaixotasunen alderdi terapeutikora soilik, prebentzio eta mantentze modua ere bada.
Pazientearen egoeraren balorazioarekin hasten da, bere indarguneak eta ahulguneak aztertuz eta, hortik aurrera, gehien moldatzen zaion tratamendua ezartzen zaio.
Kontzienteak izan behar dugu aktibitate fisiko eza eta sedentarismoa faktore nabarmenak direla giharren funtzioaren, erresistentzia kardiobaskularraren eta orekaren narriaduran, gure nagusietan ohikoa den eta eguneroko jardueren murrizketa eta independentzia galera dakarren zerbait izanik.
Hirugarren adinekoentzat garrantzitsua da bere eguneroko bizitza ahalik eta era autonomoenean egitea, independentzia horrekin eroso eta seguru sentituz eta era honetan haien bizi-kalitatea hobetuz.
Horretarako, oso onuragarria da haiekin arlo guztietan lan egitea:
- Indarra (beso, hanka eta enborrean).
- Oreka eta ibilketa, erorketak sahiesteko helburuarekin.
- Malgutasuna.
- Erresistentzia kardiobaskularra.