Pelbis-zorua edo perineoa barrunbe abdominala beheko aldetik ixten duen gihar, lotailu, eta ehun faszial multzoa da. Pelbiseko giharrek edozein lesio jasaten dutenean, lotutako hainbat arazo agertzen dira.

Bere zeregin nagusia pelbiseko organoak (maskuria, uretra, umetokia, bagina, eta ondestea) bere lekuan finkatzea da. Kontinentzia-funtzioa (esfinter-kontrola) ere badauka, eta erditzeko momentuan garrantzi handia du.

  • Gernu-inkontinentzia
  • Txiza egiteko zailtasunak
  • Gorotz-inkontinentzia
  • Idorreria
  • Pelbiseko aldean agertzen diren hainbat min (lunbalgia, sakroilitisa, eta abar)
  • Sexu-harremanetan zehar agertzen den mina
  • Prolapsoak

Haurdunaldian zehar eta haurdunaldia eta gero, fisioterapiako teknika horiek erditu baino lehen prestatzen lagundu diezazukete, edo pelbis-zorua bizkortzen haurdunaldiaren ondoren.

Terapia horietan, eskuzko terapia, masaje perineala, pelbis-zoruko ariketak, eta elektroestimulagailuen bidezko teknikak egiten dira.

Fisioterapia ureginekologikoak (pelbis-zorua lantzen duena) erditzearekin lotuta dauden kasuetan prebenitzen eta bizkortzen laguntzen du.

Nahiz eta pelbis-zorua denborarekin bizkortzea ohikoena izan, zure kasua ez da hori izan behar derrigor, gorputz guztiak ez baitira berdinak; beraz, ariketak pertsona bakoitzera moldatzen ditugu. Ariketekin honako hau lortuko duzu:

  • Maskuriaren kontrola hobetu.
  • Pelbiseko muskulatura indartsua eta orekatuta.
  • Zure gorputzerako traumatikoa den erditze horretatik errazago bizkortu.
  • Zure gorputza erditzeko prestatu eta urradurak txikiagotu.
  • Odolaren zirkulazioa pelbiseko aldean hobetu, urradura edo episiotomia batetik azkarrago bizkortzeko.
  • Umetokiaren prolapsoa saihestu.
  • Gorputza ebakuntzatik bizkortzen lagundu.