Osasun fisikoan, hobeto jateko ohituran, ariketak egitean… arreta handia jartzeko joera daukagu, eta askotan ahazten dugu gure osasun mentalak duen garrantzia; aurrekoa bezain beharrezkoa dela, hain zuzen ere.

Azpimarratzekoa da, antsietatea eta depresioa medikuarenera eta, ondoren, psikologoarenera joateko ohizko arrazoiak baitira. Itxaroten dugu eta egoerak luzatzen ditugu arazoak somatizatu arte, gure gorputzak nahikoa dela esan arte.

Kuida-n psikologikoki geure burua zaintzea garrantzitsua dela badakigu, eta egoera larriagoak saihestu behar direla “urduri” egoteagatik Antsietatea izatera pasatzen garenean, eta “triste” egoteagatik Depresioa izatera.

Nola jakin dezaket deprimituta nagoen, eta ez triste?

Norbait triste dagoenean, ihes egiteko gai da, sentimenduaren indarra leuntzeko ihesbideak aurki ditzake eta, egunak igaro ahala, bihozmin-sentimendua desagertuz joaten da eta indarra galtzen du.

Norbait deprimituta dagoenean, ordea, tristetasun-sentimendu hain handia eta sakona sentitzen du non ezin ditu eguneroko zereginak bete. Kezkagarriena da deprimituta daudenek kanpoko aholkularitza behar dutela haien egoeretatik ateratzeko.

Nola jakin dezaket antsietatea daukadan, eta ez urduritasuna?

Antsietatearen ezaugarri batzuk indarra eta jarraitutasuna dira.

Norbaitek urduritasuna sentitu dezake egoera jakin baten aurrean baina, nerbioen ondorioz eguneroko ekintzak ezin baditugu egin, gelditzeko eta laguntza eskatzeko momentua da.

Kuida-n badakigu gehienok tristetasuna edo urduritasuna eragiten dizkiguten egoerak jasaten ditugula; hala ere, zenbaitetan gaitasunak entrenatu behar ditugu arazo horiek eguneroko zerbait eta, ondoren, antsietatea edo depresioa, bihur ez daitezen.