Zer da dolua?

Dolua saihestezina den prozesu psikologikoa da, guztiok pasatu behar duguna bizitzan zehar jasoko ditugun galerei aurre egiteko. Prozesua hasten da zerbait edo norbait desagertzen denean, eta oso atsekabe emozional handia sortzen duenean.

Zer sentitzen da?

Prozesu honetan sartzen denak neke fisikoa, amorrua, tristura, eta beste hainbat gauza sentituko ditu, bere izaera fisikoan, emozionalean, portaeran, eta izaera espiritualean eragin handia izango dutenak.

Kuida-k lagundu didake?

Kuida-n jakin badakigu prozesu hori pasatzen ari den edozein pertsona blokeatuta sentitzen dela, eta ez duela bere emozioen indarra ulertzen.

Beraz, dolu-prozesu horretan dauden pertsonei eskaini nahi dizkiegu gure jakintza eta esperientzia pertsonalak, haiekin Jorge Bucay idazleak “Negar-malkoen bidea” dioen hori egin ahal izateko.

Kuida-n zure beharretara eta zauden momentura moldatzen gara; horregatik, bai banan-banako saioak bai taldeko saioak eskaintzen ditugu.

Guretzat garrantzitsua da pertsona horiek laguntzea, haiek faseak zeharka ditzaten, bakoitzetik zerbait uler dezaten, eta egoera larrietatik indartuta ateratzen ikas dezaten.

Dolu bakoitza desberdina da, pertsona bakoitza desberdina da, eta sentimendu bakoitza berdingabea da.