Terapia osagarri bat da, non nik zenbait tresna eskainiko dizkizudan sabelean noizbehinka sentitzen dituzun atximurkadak kudea ditzazun. Guztiok, bizitzan zehar, izan ditzakegu hainbat momentu non bereganatu ditugun baliabideak baliagarriak ez diren, eta norbait behar dugu baliabide berriak aurkitzen laguntzeko. Ez gara “super pertsonak”, edozein gauzari aurre egin diezaiokegunak. Laguntza eskatzea ondo dago. Gaizki sentitzea ondo dago. Ez da ezer gertatzen. Egoera horretan zaudela uste baduzu, hemen leku segurua aurkituko duzu eta, edozer eta edozein epaitu gabe, ni zurekin egongo naiz.

Hilekoaren terapia

Hilekoaren terapia hilekoaren zikloan zehar gertatzen diren aldaketa fisiko eta emozionalak kudeatzen ikasteko osagarria da, menstruazioa izaten duten gorputzen bizitza ugalkorraren hainbat etapetan zehar.

Gaur egungo gizarte estrogenikoak emakumeen eta menstruazioa daukaten pertsonen gorputzak medikalizatzeko joera dauka, eta ez du kontuan hartzen lotura eza horrek haien osasunean duen eragina. Kapitalismoak etengabe ekoiztera eta kontsumitzera bultzatzen gaitu, gure zikloak atseden hartzea eta geure burua zaintzea eskatzen duela kontuan hartu gabe. Horrek errua eta mina eragiten ditu.

Gure gorputzak ez daude gaizki; are gehiago, gizartea gure erritmoetara moldatuta ez dagoena da.

Gure zikloa eta gure gorputza ezagutzeak ahalduntzen gaitu, gure osasuna guk geuk kudeatzeko aukera eskaintzen digu eta.

Hilekoaren terapia hilekoaren zikloarekin eta menstruazioarekin lotuta dauden hainbat mito eta tabu ahazteko baliagarria da, eta gure gorputzaren eta horren erritmoen “autoezaluera” (autocoñocimiento) lantzen hasteko.

Hilekoaren hezkuntza

Menstruazioari eta hilekoaren zikloari buruzko informazio eza ez da ustekabekoa. Hilekoak ezkutatzea, eta beldurrez, erruz, eta tabuez betetako haitzulo batean botatzea patriarkatu kapitalistak daukan kontrol-tresna bat da.

Gure osasunari buruzko informazioa ukatzen digute, eta menstruazioa daukaten gorputzak medikalizatzen dituzte; berdin zaie horiek eragiten dutena.

Nahikoa da; gure aluek, baginek, eta menstruazioek ezin dute desinformazioz eta mitoz beteta dagoen haitzulo horretan jarraitu. Gure osasun ginekologikoa berreskuratu eta autogestionatu behar dugu.

Hilekoaren hezkuntzaren helburua menstruazioa eta hilekoaren zikloa agerian jartzea da, neska eta emakumeei* ahalduntzeko informazioa eskainiz, eta iritzi herrikoiak eta legenda urbanoak desmitifikatuz.

Sexuen hezkuntza eta hezkuntza afektiboa

Sexualitatea ez da sexua. Sexudunak jaiotzen gara, eta gure sexualitatearen bidez ingurumenarekin harremanak izaten ditugu. Sexuen hezkuntzak hainbat arlo hartzen ditu barne: emozioen kudeaketa, gaitasun sozialak, nortasuna, autoestimua, plazera.

Sexuen hezkuntza ez da bakarrik preserbatibo bat jartzen irakatsi haurduntza edota STG bat saihesteko. Zertarako balio du kondoiak, gero ez badakigu bere erabilera negoziatzen?

Sexualitatea hezkuntzarako balio eta oinarritzat hartzea oso garrantzitsua da.  Gaur egun Interneten bidez informazioa eskuratzeko erraztasuna bi ahoko arma da eta, beraz, informazio hori kudeatzeko metodologiak ematea ezinbestekoa da.

Terapia sexuala

Terapia sexuala osagarri bat da non zure sexualitatea erru eta beldur gabe bizitzeko baliabideak ematen dizkizudan. Jaso dugun hezkuntza, gure nortasuna garatu dugun era, eta gure esperientziak oinarrizkoak dira gure sexualitatea nola sentitzen eta pentsatzen dugun jakiteko.

Mugatzen zaituen guztia landuko duzu, zeure burua gozatzeko eta zaintzeko.

Bikote-terapia

Bikote-terapia bikote bezala hazteko dinamikak eskaintzen diren tokia da. Negoziatzeko eta aurrean dituzuen oztopoak agerian jartzeko aukera eskaintzen dizuet.