Kuidan Animaliek Lagundutako Esku-hartzearen (ALE) alde egiten dugu. Terapia hori hazten ari da oraindik eta, uneko premiazko egoera baten ondorioz edo iraupen luzeko premia baten ondorioz gehien behar duten pertsonengana iritsi asmo dugu. Gure helburua erabiltzaileen hobekuntza sustatzea da maila fisiko, sozial, emozional eta kognitiboan, gure terapiarako txakurren laguntzarekin.

Osasunean prestatutako eta pertsonetarako deiera handia duen lantaldea gara. Horrenbestez, gure erabiltzaileei tekniko hau eskaini ahal izatea beren gabeziak ebazten laguntzeko aukera zabala eskaintzeko abagunea da guretzat.

Berriki egindako ikerketa ugarik erakusten dutenez, terapia batean txakur baten esku hartzen duenean erabiltzailearentzat onura asko izaten dira maila askotan.

Terapia bera animalia batek lagunduta burutzen denean, planteatutako helburuak askoz ere azkarrago lortzen dira, eta hasierako hesiak askoz ere errazago lantzen dira.

Gure txakurrek terapeuta kide modura jarduten dute saioetan, erabiltzaileen arreta bereganatzen lagunduz eta motibazio-iturri dira erabiltzailearentzat haren hobekuntzan.

Egiaztatu denez, hainbat elementuk, esate baterako, txakurraren berotasunak, haren ilearen testurak edo terapian haren akonpainamenduak berak, segurtasun-giro bat sortzea dakarte. Giro horretan erabiltzaileak parte-hartzeko prestutasun gehiago izaten du aurretiaz eta motibazio gehiago saioei jarraipena emateko.

Terapia honetan proposatzen ditugun ariketek adimen emozionala hobetzen, trebetasun berriak eskuratzen eta inguruan dugun ingurunera egokitzen ikasten laguntzen dute.

Gure Kuida zentro terapeutikoan animaliekin egindako saioetan parte hartzeko aukera eskaintzen dugu, bakarka nahiz taldean, eman daitekeen edozein kasuistika ebazteko.

Adin guztietara egokitua eta premia guztietarako malgua.

Animaliekin egiteko terapien barnean aukera ugari eskaintzen ditugu:

ALT (Animaliez Lagundutako Terapia)

Esku-hartze terapeutikoa da, nahasmendu jakin bat ebaztekoa. Bertan animaliaren, psikologoaren eta teknikariaren laguntzarekin erabiltzaileari esku-hartzean osoko maila batean parte hartzeko laguntza ematen zaio. Erabiltzaile bakoitzaren premia zehatzetik abiatuta sortutako terapiak dira.

Terapia con animales en Vitoria

ALH (Animaliez Lagundutako Heziketa)

Hezkuntza arloan gabeziaren bat duten haurrak laguntzen ditugu. Animaliei esker ikaskuntza jolas bilakatzen da. Modu horretan edukiak hobetu bereganatzen dira eta trebetasunak hedatu.

Terapia con animales en Vitoria

ALJ (Animaliez Lagundutako Jarduna)

Orotariko jarduerak eskaintzen ditugu, non protagonista txakurra baita. Jarduera hauek lagungarri zaizkigu, modu ludiko batean, erabiltzailea ulertu eta duen sentsibilizaziotik aska dadin egunerokotasunarekin lotutako gai guztietan.

Terapia con animales en Vitoria

** Animalia guztiak espezifikoki hautatuta, hezita eta animaliaren ongizaterako baldintzetan daude esku-hartzeetan modu positiboan parte hartu ahal izateko.