Kontu jakina da bakarkako psikologia dela gaur egun gehien aukeratzen den alderdia nahasmendu psikologiko bat ebazteko modu bat hautatzen denean. Baina taldeko terapiaren gainean gero eta interes handiagoa dago.

Kuidan talde homogeneoak sortzen ditugu, arazo bera partekatzen dutenak. Edozein nahasmendu psikologikorako terapia egokia da.

Erabiltzaileek terapia bakar modura edo bakarkako terapiaren osagarri gisa erabiltzeko aukera eskaintzen dugu.

Haren balio terapeutikoa elkarrekintza sozialetan oinarritzen da, izan ere, saioetan zehar, taldea zutabe bilakatzen da pertsonarentzat. Norbera ulertzea ahalbidetzen duen leku segurua aurkitzen dute.

Sortzen dugun espazio horretan pertsonek bizipenak partekatu eta elkarri laguntzen diote. Psikologoak gidari lanak egiten ditu, saio bakoitzean jorratzen diren gaien barnean pertsona guztiak bide beretik joan daitezen hobekuntzari so, aldaketa ahalbidetuz eta autoestimua hobetuz.

Zergatik egin taldeko terapiaren alde?

Gizarte-sare eta familia-sare indartsua ez duten pertsonei gomendatzen diegu. Pertsona horiek sarritan bakanduta sentitzen dira beren bizitzako arazoen aurrean eta halako terapia batean parte hartzen dutenean kidetasuna sentitzen dute eta beren arazoei babes-sare batekin aurre egiten ikasten dute, giro terapeutiko batean eta enpatia osoz.

Era berean, alternatiba hau egokia da bakarkako terapia psikologiko batekiko uzkur ageri diren pertsonentzat, izan ere, taldeko saioen bidez pertsona gehiagok beren kezkak partekatzen dituztela sentitzen dute eta lagungarri da beren sentimenduek sorrarazitako kezka eta minak parteka ditzaten.

Taldeko terapia batean parte hartzeak orotariko gizarte trebetasunak entrenatzea dakar.

Zein onura ditu?

  • Epaitua ez sentitzea.
  • Partaidetza sustatzen du: egoera berean dagoen talde baten ulemenari esker jendea erosoago sentitzen da bere esperientziak partekatzerakoan.
  • Kidetasun sentimendua: arazo berdinak dituen talde bateko kide izateak giro segurua sorrarazten du, eta pertsonari lagundu egiten dio horrek.
  • Gainerakoen esperientzietatik ikastea: minak berdinak izan daitezke baina aurre egiteko moduak ezberdinak. Beste batzuen begietatik begiratzea lagungarri zaigu gure egoeraren inguruan gogoeta egiteko.

Terapia horietan pertsonak dagoeneko ez dira bakarrik sentitzen, izan ere, gainerakoek lehen eskutik ulertzen dute arazoa eta beren esperientzietatik abiatuz aurre egiteko moduak plazaratzen dituzte.

Psikologoaren laguntzarekin ekarpen horiek guztiek helburu terapeutiko jakin bat dute, pertsonaren hobekuntzari so.

Taldeak indibidualki dakarten arazoaren homogeneotasunetik sortzen ditugu eta taldearen kohesioari esker, talde bakoitzak bere izaera eta nortasun berezkoa izan ohi du.