Haurdunaldian zehar, atseden hartzea garrantzitsua da, baina horrek ez du esan nahi gure bizitza mugimendu gutxikoa izan behar denik. Horregatik, profesional aditu batek gainbegiratuta, pilates egitea gomendatzen dizugu, haurdunaldiaren egoera eta segurtasuna beti kontuan hartuta.

Pilatesa haurdunaldian egitea onuragarria da: guk geure paziente guztietara molda dezakegu, eta haurdunaldietan izugarri sufritzen duten zenbait toki indartzen lagunduko digu pilatesak.

Haurdunaldian jarraitzen badituzue proposatuko dizkizuegun zenbait ariketa zehatz, jarrera ona izaten eta gehienetan mina saihesten lortuko duzue.

Malgutasuna, ariketa fisikoak, eta arnasketaren kontrola bateratzen dituen metodoa denez, erditzerako prestaketa dela esan dezakegu, eta horrek prozesua erraztuko du. Horrez gain, zenbait onura eskuratuko ditugu erditu eta gero.

Kuida-n, bakarrik emakume haurdunetara zuzenduta dagoen pilates-programa eskaintzen dugu. Etorkizuneko ama bakoitzaren beharretara eta egoerara moldatzen da, haurdunaldiaren lehenengo hilabeteetatik 32. hilabetera arte. Orduan, erditzerako prestaketa hastea gomendatzen da, eta gimnastika zehatza egiten da gurasoek modu egokian amaren gorputza erabiltzeko haurtxoaren jaiotzarako.

Dakartzan onura batzuk honako hauek dira:

  1. Haurtxoaren metabolismoa bizkortzen eta hobetzen du.
  2. “Zoriontasunaren hormonak” jariatuko dituzu, ongizate-sentsazioa eragiten dutenak.
  3. Bederatzi hilabete horietan ematen diren zirkulazioaren murriztapenagatik, eta aldaketa hormonal eta fisiologikoengatik sortzen den zelulitisa saihesten du.
  4. Beharrezkoak ez diren toxinak eta koipea kentzen ditu.
  5. Giharrak suspertzen eta indartzen ditu.
  6. Autoestimua hobetzen laguntzen du.
  7. Barize eta ildoen agerpena saihesten du.
  8. Haurdunaldiko diabetesaren arriskua murrizten du.
  9. Preeklanpsia saihesten laguntzen du.