Yoga egiten baduzu etapa honetan, prozesua askoz pozgarriagoa izango da, eta gehiago gozatuko duzu zure haurdunaldiaz.

Yoga-saioekin, erosoak sentiaraziko zaituztegu, eta gorputzean eta emozioetan jasango dituzuen aldaketak aintzat hartzea lortuko dugu; horrela, esperientzia gehiago barneratuko duzue.  Erditzeko onura asko dakartza, momentu horretan arnasketa kontrolatzea oso garrantzitsua da eta.

Yogak konfiantza gehiago eragingo du zuen gorputzarengan; zuen buruarekin harremanetan jarriko zarete, eta erditzeko prestatuago sentituko zarete. Gainera, lasaitasun, indar, eta malgutasun gehiago izango dituzue.

Hori guztia gutxi balitz, haurdunaldiaren ondorioz sortzen diren bizkarreko minekin lagunduko digu, egingo diren luzaketak egoerara moldatuko baitira.

Erditzeko momenturako gorputza prestatzen lagunduko du.

Yoga gozo eta gure gorputza kontuan hartuta egiten badugu, onura asko ekar ditzake.

  • Jarreraren lerrokadura desegokiaren ondorioz sortzen diren arazoak saihesten eta zuzentzen ditu.
  • Haurdunaldian ohikoak diren kontuak arintzen lagunduko digu (bizkarreko mina, ziatika, arranpak, bihotzerrea, insomnioa…).
  • Modu sakon eta lasaian arnasten laguntzen eta irakasten digu, eta lasaitasun hori haurtxoari bidaliko zaio.
  • Erditzeko prestatzen gaitu, pelbiseko aldean malguagoak izaten laguntzen digu eta.
  • Gure gorputzarekin guztiz lotuta egotea eragiten du.