Ariketa hipopresiboak arnasteko tekniketan eta jarreran oinarritzen dira. Teknika honekin, pelbis-zorua eta alde abdominala indartuko ditugu arnasketari lotutako jarreren eta mugimenduen bidez.

Ariketa hauek lehenengo geldirik egiten dira eta, teknika ikasi ondoren, mugimenduarekin.

Lortuko duguna da gure ingerada txikiagotu. Alde batean oso ardaztuta dauden ariketak direnez, gure giharrak indartuko ditugu saio osoan zehar aktiboak egongo direlako.

Oxigenazio hobeagoa lortuko dugu eta, ondorioz, zirkulazio hobeagoa; arnasketa lantzea oso garrantzitsua da ariketa hauetan. Gainera, jarrera hobetzen lagunduko digute, eta horrela bizkarreko mina eta herniak saihestuko ditugu.

Ariketa fisikoa denez, sasoian egoten eragingo dute, eta ongizate fisikoa lortuko dute.

Ariketa hauek egiteko onura nagusiak honako hauek dira:

  • Sabela laua eta indartsua izango dugu.
  • Gerriaren perimetroa % 15ean txikiagotuko dugu (kasuaren arabera).
  • Bizkarreko jarrera landuko dugu eta, ondorioz, lordosi lunbarra eta zerbikala, eta zifosi dortsala izateko aukera txikiagoa izango da.
  • Pelbiseko muskuluen eta gerri abdominalaren tonua handiagotuko dugu, eta hori datozen haurdunaldietarako onuragarria izango da.
  • Gernu-inkontinentzia saihestu eta prebenitu.
  • Prolapsoak saihestu.
  • Pelbiseko aldea bizkortu erditu ondoren.

Norentzako ez dira egokiak:

  • Tentsio altua daukaten pertsonentzako.
  • Hesteetako gaixotasun larriak dituzten pertsonentzako (Crohn-en gaixotasuna, adibidez).
  • Haurdunentzako.
  • Herniaren bat daukaten pertsonentzako.