Pilates metodoa burua eta gorputza kontrolatzean oinarritzen da. Teknika honek sortzaileak ezagutzen zituen hainbat jakintza bateratzen ditu: gimnastika, balleta, traumatologia, eta yoga.

Praktika honetan, malgutasuna lasaitasunarekin lotzen da. Diziplina honen gakoa arnasketaren kontrola da, eta horrek lasaitzen eta eguneroko egoeretatik ateratzen lagunduko digu, behintzat pilates-saioetan.

Pilatesak dituen onura nagusiak honako hauek dira:

  • Indar fisiko eta mentala handiagotuko dira. Ariketa hauek oso baliagarriak dira estres handia duten pertsonentzako, edo gaixotasunaren bat izan dutenentzako.
  • Ariketa hauekin gure jarrera hobetzen lortuko dugu; beraz, saioetan bizkarreko minak saihestu edo izan ditzakezun minak murriztuko ditugu.
  • Zure mugimenduak traketsak direla uste baduzu, pilatesaren bidez malgutasuna eta artikulazioen mugikortasuna hobetuko ditugu, baita koordinazioa eta oreka ere.
  • Pilatesari dagokionean, edozein aritu daiteke, berdin da zein adin duen. Izan ere, hirugarren adinean agertzen diren argalguneak indartzen laguntzen du; azken finean, pilatesaren helburu nagusia indar mentala eta fisikoa handiagotzea da, bakoitzak ahal duen neurrian.
  • Haurdun bazaude, jakin ezazu pilatesa erditzeko oso prestaketa ona dela, eta haurdunaldian eta erditzean sufritzen duten tokiak indartzen dituela.

Ariketa hauek bizkarreko mina saihesten dute, eta hainbat giharretako malgutasuna hobetzen dute, eguneroko zereginak erraztuz.

Ariketa mota hau edozeinek egin dezake, berdin da adina edo sasoian dagoen edo ez, beti onuragarria izango baita.