Deskonektatzeko eta zure barruarekin harremanetan jartzeko aukerarik hoberena yoga egitea da. Praktika honetan, zure gorputzarekin batzen zara modu lasaian; helburua zure gorputzeko edozein parterekin konektatzea da, baita ahaztuta daudenekin ere.

Yogarekin guk nahi duguna da zeure buruarekin lasaitasun eta lotura egoerara iristea; yogan gorputzari entzun behar diogu.

Yogak dakartzan onura nagusiak honako hauek dira:

  • Estresa gehiena kentzeko gai izango gara. Geure buruarekin eta mugimenduekin batzen garenean, eguneroko arazoak alde batera utzi ditzakegu, eta askotan lortzeko zaila den guretzako tokitxo bat sortu.
  • Mina murriztuko dugu. Zenbait ikerlanetan ezartzen den arabera, meditazioa, arnasketa, eta jarrerak batzen ditugunean, mina txikiagotu dezakegu.
  • Arnasten ikasiko dugu eta geure biriken edukiera hobetuko da. Arnasketa sakonak egitea ohizkoa da, eta yogako hainbat jarrerek abiadura murrizteari eta arnasketa sakonak egiteari garrantzi handia ematen diote.
  • Malgutasuna handiagotzen du. Yogako hainbat jarreraren bidez, zurruntasuna galduz joango gara; eguneroko mugimendu gehienak oso zurrunak dira, eta yogak lasaitzen, eta bizkorrago eta malguago izaten lagunduko digu.

Yoga-saioen helburu nagusia lasaitasun, eta ongizate mental eta fisiko egoerara iristea da, barruko bakea lortzea.