
Pilates metodoa Joseph Pilatesek (1880-1967) sortutako entrenamendu sistema fisiko eta mentala da.
Metodoa giharren indartze- eta luzatze-ariketa programa batean oinarritzen da eta horrekin gorputza era oso eta integratu batean garatuko dugu eta arnasketaren kontrola eta kontzentrazioa landuko dugu.
Pilatesen onura nagusiak hauek dira:
- Norberaren gorputzaren kontzientzia areagotzea (propiozepzioa), gure jarrerak hobetuz.
- Giharren tonua eta indarra handitzea.
- Giharren malgutasuna handitzea.
- Artikulazioen mugikortasuna handitzea.
- Oreka eta koordinazioa hobetzea.
- Kontzentrazioa hobetzea.
- Arnas gaitasuna handitzea.
- Erlaxazio orokorra.
Ondorioz, lortzen duguna bizi kalitatearen hobekuntza orokorra da praktikatzen duen persona oron.
Pilatesak positivo duen zerbait edonork praktika dezakeela da, bakoitzak ahal duen neurrian, haren adina edota egoera fisikoa edozein dela ere. Edonork egin dezake jarduera mota hau, edozein mailatara egokitzen baita eta osasunerako onuragarria baita kasu guztietan.