Kuidan prestakuntzaren alde egiten dugu norberaren konpetentziak hobetu eta norbera garatzeko modu gisa. Funtsezkoa hala esparru soziosanitarioko profesionalentzat nola adineko pertsonen eta horien zaintzaileen garapen indibidualerako.

Programa eta jardueren barnean ikastaro eta tailerren eskaintza zabala dago, helburu hauekin:

  • Sektoreko profesionalen prestakuntza soziosanitarioa, egunerokotasunerako tresna erabilgarriak eskainiz eta etxeetan nahiz gizarte-erakundeetan dauden mendeko pertsonen arreta lantzeko gaitasuna emanez.
  • Zaintzaileei tresnak ematea, ongizate pertsonal nahiz familiakoari begira konpetentzia pertsonalak hobetu eta indartzeko.
  • Adin nagusiko pertsonen aisia aktibo eta osasuntsua bultzatu eta sustatzea, tailer eta jardueren bidez.

Gure prestakuntza egokitu, dinamiko eta malguan sektore bakoitzean espezializatutako profesionalak ditugu prest.