Kuidan adituak gara Alzheimer-en gaixotasuna edo bestelako dementziak dituzten pertsonei tratamendua ematen.

Terapia okupazionala osasunaren arloko lanbidea da. Hala, Alzheimer-en gaixotasuna duten pazienteen kasuan, beren gaitasunak eta arazo fisiko, psikiko eta sozialak aztertzen eta baloratzen ditugu, eta, tratamendu espezifiko eta banakatuaren bidez, gaixoaren narriadura kognitibo eta fisikoa atzeratzen saiatzen gara.

Terapia okupazionalak abantaila ugari izan ditzake Alzheimer-en gaixotasuna edo dementzia duten pertsonentzat. Hainbat jarduera eta terapiaren bidez, narriadura arina duten pertsonak gaitu nahi dira, eguneroko bizitzan ahalik eta autonomoen izan daitezen. Narriadura nabariagoa denean, berriz, terapiaren helburua da narriadurak okerrera ez egitea, eta, ahal den heinean, gaixotasunaren abiadura moteltzea.

Bai etxean bai Kuidaren zentro terapeutikoetan, hainbat jarduera eskaintzen ditugu Alzheimer-en gaixotasuna duten pazienteentzat:

  • Memoria lantzeko tailerrak
  • Estimulazio kognitiboa
  • Zentzumen-estimulazioa: zentzumenen gela zentroan bertan (burbuilen hodi interaktiboa, zuntz optikoa, argi beltza eta elementu islatzaileak…)
  • Psikomotrizitatea
  • Laborterapia
  • Teknologia berrien erabilera

Jarduera guztiak pazientearen beharren eta ezaugarrien arabera antolatzen dira, eta banaka zein taldeka egin daitezke, betiere kontuan hartuz pertsona bakoitzaren maila kognitiboa.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.