Terapia okupazionala osasunaren arloko lanbidea da. Bere helburua, pertsonen gaitasun eta arazo fisiko, psikiko, sentsorial, eta sozialak aztertu ondoren eta tratamenduaren bidez, pertsona batek ahalik eta autonomia-maila altuen lortzea da; aldi berean, gaixotasunaren sendamena edota desgaitasunarekiko moldaketa sustatzen ditu.

Terapia okupazionalaren ikuspuntutik lan egiteko, hainbat tratamendu erabili daitezke, beti pertsonen beharren eta lortu nahi diren helburuen arabera.

Estimulazio kognitiboa tratamendu terapeutikoa da, eta horren helburua, teknika egokien bidez, goi-gaitasun kognitiboen (arrazoibidea, oroimena, arreta, kontzentrazioa, hizkuntza…) eta gaitasun funtzionalen funtzionamendua iraunaraztea eta hobetzea da.

Kuida Laguntza Pertsonalizatua enpresan estimulazio kognitiboa egiten dugu etxez etxe eta, orain, Zentro Terapeutikoa ireki eta gero, estimulazio kognitiboa zentroan bertan egiteko aukera eskainiko dugu, bai banan-banan bai taldeka.

Estimulazio kognitiboaren bidez, gaixotasunekin lotuta dagoen narriadura kognitiboa hobetu daiteke, edo norbaitek dauzkan gaitasunak iraunarazi narriadura kognitiboa ez areagotzeko, edozein motatako dementzia duten pertsonen kasuan.

Nori zuzenduta dago:

  • Alzheimer edota beste dementzia mota, parkinson, eta abar duten pertsonak
  • Depresioa
  • Narriadura kognitiboa ere dakarten bestelako patologiak

Bai etxez etxe bai Kuida-ko zentro terapeutikoan honako ekintza hauek burutzen ditugu:

  • Oroimena entrenatzeko tailerrak
  • Estimulazio kognitiboa
  • Psikomotrizitatea
  • Lanterapia
  • Teknologia berrien erabilera (alegiazko errealitatea…)

Ekintza guzti horiek pertsona bakoitzak dituen beharrak eta ezaugarriak kontuan hartuta egiten dira, eta banan-banan burutu daitezke edo beste pertsona batzuekin, talde-tailerretan. Hala ere, beti kontuan hartu behar da guztien maila kognitiboa.