Estimulazio sentsorialari buruz hitz egiten dugunean, inguruneko informazioa nerbio-sistemara zentzumenen bitartez sartzen dela esan nahi dugu, sentsazioak eta pertzepzioak sortzeko.

Estimulazio multisentsoriala hainbat teknikaren erabileran oinarritzen da, eta desgaitasunaren bat daukaten (umeak zein helduak) eta laguntza-behar zabalak dituzten pertsonei sentsazio eta estimulu zehatzak sorraraztera zuzenduta dago. Horrela, estimulu sentsorialak (bisualak, entzumenezkoak, somatikoak…) eskaintzen zaizkie mugengatik horietarako sarrera ez dutenei, eta haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dutenak.

Estimulazio sentsoriala edozein desgaitasun daukaten pertsonekin lan egiteko baliozko estrategia da, berdin da desgaitasun-maila zein den, eta txikiak direnetik, baina baita ere bizitza osoan zehar (helduak, nagusiak, dementzia duten pertsonak…); kasu bakoitzeko, terapeutak ezarri dituen helburuetara moldatzen gara, guztientzako esperientzia funtzionalak eta adierazgarriak eskaini ahal izateko.

Beraz, estimulazio sentsorialaren bidez lortu nahi dena honako hau da: gaitasun sentsorialen garapena ahalik eta gehien sustatu, eta garapen kognitiboa indartu hezkuntza sentsorial egokiaren bitartez.

Kuida Zentro Terapeutikoan gela multisentsoriala sortu dugu, hainbat osagairekin, pertsonaren ongizatea lortzeko, alde batetik, bere jarduera-erritmoetara eta estimuluen tolerantziara eta, beste alde batetik, paziente bakoitzaren berariazko beharretara moldatuz.

Gelan dauzkagun osagaiak honako hauek dira:

  • Burbuila-hodi elkarreragilea
  • Zuntz optikoa
  • Argi beltza eta osagai islatzaileak
  • Aromaterapia
  • Lasaitasun-besaulkia
  • Ukimen-osagaiak
  • Psikomotrizitate-osagaiak
  • …….

Estimulazio sentsorialeko gelak tresna terapeutikoak dira pazientearekin zentzumenen bidez lan egiteko erabiltzen direnak, gelaren hainbat osagairekin saiakuntzak eginez eta esploratuz.

Gure Zentroan egiten dugun esku-hartzearen esparruan, esku-hartze betea lortzea dugu helburu jakintza-alor anitzeko abordatzearekin, lantzen ditugun arloen bidez (psikologia, fisioterapia, terapia okupazionala eta, berritasun moduan, estimulazio sentsoriala). Izan ere, uste dugu estimulazio sentsoriala esku-hartzea egokiagoa izateko baliabidea dela, eta beste esku-hartze terapeutiko batzuen bidez zailak diren helburuak lor daitezkeela.

Erabiltzaileekin elkarlanean aritzea nahi dugu, eta esku-hartze betea, malgua, eta eraginkorra lortu edozein adinetako pertsonentzako, eta edozein desgaitasun-maila dutenak.

Argien, ehunduren, usainen, soinuen, irudien, dardaren eta koloreen bidez, erabiltzailearentzako guneak sor ditzakegu esploratzeko, elkarri eragiteko, aurkitzeko, eta komunikatzeko.