Oroimenaren entrenamendua zenbait teknikaren irakaskuntzan eta ariketaren jardunbidean oinarritzen da, eta errendimendua hobetzera eta eguneroko ahazteak konpontzera zuzenduta dago.

Oroimena entrenatzeko hainbat aukera daude, baina beti era sistematikoan egin behar da, egitura batekin, terapia okupazionalak eta profesionalek ezartzen dituzten helburuak lortu ahal izateko.

Kuida Laguntza Pertsonalizatua enpresan, oroimena entrenatzeko tailerrak antolatzen ditugu aktiboak izaten jarraitu nahi duten nagusientzako, eta oroimena, arreta, eta bestelako gaitasunak trebatzeko. Narriaduraren bat daukaten, eta entrenamendua eta estimulazio kognitiboa behar duten pertsonentzako ere eskaintzen ditugu.

Oroimena entrenatzeko tailerrak eskaintzen ditugu, zenbait ekintzaren bidez, banan-banan eta taldeka.

Nori zuzenduta dago:

  • Aktiboak izaten jarraitu nahi duten heldu eta nagusiak
  • Alzheimer edota beste dementzia mota, parkinson, eta abar duten pertsonak
  • Narriadura kognitiboa ere dakarten bestelako patologiak

Bai etxez etxe bai Kuida-ko zentro terapeutikoan honako ekintza hauek burutzen ditugu:

  • Oroimena entrenatzeko tailerrak
  • Estimulazio kognitiboa
  • Psikomotrizitatea
  • Lanterapia
  • Teknologia berrien erabilera (alegiazko errealitatea…)

Ekintza guzti horiek pertsona bakoitzak dituen beharrak eta ezaugarriak kontuan hartuta egiten dira, eta banan-banan burutu daitezke edo beste pertsona batzuekin, talde-tailerretan. Hala ere, beti kontuan hartu behar da guztien maila kognitiboa.