Terapia okupazionalak pazienteen zenbait arlo lantzen ditu, alde kognitiboa zein funtzionala kontuan hartuta.

Terapia funtzionalek erabiltzaileak eguneroko bizitzaren ekintzak burutzeko autonomia izatea ahalik eta denbora gehien dute helburu.

  • Eguneroko bizitzaren oinarrizko ekintzak: jantzi, apaindu, jan, garbitu, eta abar.
  • Eguneroko bizitzaren ekintza osagarriak: erosketak, otorduak, etxeko zereginak, eta abar.

Gure terapoa okupazionaleko zerbitzuan, erabiltzaile guztien gaitasun fisikoak eta trebetasun kognitiboak kontuan hartzen ditugu, eta paziente bakoitzaren nahiek eta helburuek garrantzi handia daukate. Erabiltzaile bakoitzerako esku-hartze plana ezartzen dugu arlo guztietarako (kognitiboa, funtzionala…).

Horrez gain, gerontogimnastika-saioak antolatzen ditugu, hirugarren adinekoetara zuzenduta, eta osasun-egoera iraunarazteko eta nagusien narriadura funtzionala saihesteko helburua daukatenak. Giharren eta artikulazioen mugimendua lantzeko helburua duten ariketak dira, bihotzaren eta arnas aparatuaren egoera, eta funtzio kognitiboak, hobetu ahal izateko.

Beraz, ariketa horien bitartez ongizate fisikoa eta mentala lortu nahi dira.

Gerontogimnastikaren helburu nagusia gaitasun fisikoa eta motorra iraunaraztea edota handiagotzea da, aldi berean egoera fisiko eta mental egokiak lortuz.

Ariketa guztiak honako hauei zuzenduta daude:

  • Aktiboak izaten jarraitu nahi duten heldu eta nagusiak
  • Alzheimer edota beste dementzia mota, parkinson, eta abar duten pertsonak

Bai etxez etxe bai Kuida-ko zentro terapeutikoan honako ekintza hauek burutzen ditugu:

  • Oroimena entrenatzeko tailerrak
  • Estimulazio kognitiboa
  • Psikomotrizitatea
  • Lanterapia
  • Teknologia berrien erabilera (alegiazko errealitatea…)

Gehiago jakin nahi baduzu, dei iezaguzu eta gure zerbitzu guztien berri emango dizugu.