Kuida Laguntza Pertsonalizatuan etxez etxeko laguntzarik onena eskaini nahi dugu Gasteizen. Gasteizko pertsona nagusiak zaintzeko zerbitzurik egokiena eman nahi dugu. Gure xedea da pertsona nagusiak esku onetan egotea, eta familiak lasai egotea, jakinda beren senidea ondo zainduta dagoela.
Kasu bakoitzaren berezitasunetara moldatzen gara, ordutegi malguekin, nahi duzuen leku eta unean zerbitzu egokia izan dezazuen; izan ere, Kuidan pertsonak banaka zaintzen ditugu, eta zaintza profesional eta pertsonalizatua ematen dugu.
Pertsona nagusien zaintza Gasteizen
Gasteizen pertsona nagusiak zaintzea da gure lehentasuna. Senideei laguntzen diegu pertsona perfektua aurkitzen, kontuan hartuz pertsona nagusiaren ezaugarriak eta familiaren beharrak. Lantaldea osatzen duten terapeuta okupazionalek eta psikologoek banaka aztertzen dituzte kasuak, eta pertsonarik egokiena bilatzen dute; gainera, kasuen bilakaeraren jarraipena egiten dute.
Kuidarekin lan egiten duten jagole profesional guztiek etxez etxeko laguntza emateko titulazio egokia dute, bai eta esperientzia Gasteizko pertsona nagusien zaintzan ere, eta hautaketa-prozesu batean parte hartu dute; halaber, beren erreferentziak egiaztatu dira.
Profesionaltasuna, gertutasuna, enpatia eta, batez ere, maitasuna dira Kuidako langileon balioak, eta horiek guztiak hartu ditugu oinarri Gasteizko pertsona nagusiei zerbitzurik onena emateko.
Informazio gehiago nahi baduzu, edo Gasteizen senideren bat zaintzeko aurrekontua eskatu, jar zaitez gurekin harremanetan.