Kuida Laguntza Pertsonalizatuan mendeko pertsonak zaintzera bideratutako zerbitzuak eskaintzen ditugu, Alzheimerra eta dementzia ezberdinak pairatzen dituztenak, eta edozein adin eta mendekotasun-maila izanik.

Honatx mendeko pertsonen zaintzarako eskaintzen ditugun zerbitzuak:

  • Norbere garbitasuna: higienea, garbitasuna eta laguntza arroparekin
  • Arreta espezializatua ohean dauden pertsonen garbiketa eta higieneari so
  • Sendagaien kontrola
  • Laguntza eta babesa eguneroko eginkizunetan
  • Laguntza jakiekin elikadura zaintza bereziak dituzten pertsonentzat

Gure zaintzaileak mendeko pertsonei tratu bikain eta hurbilekoa emateaz arduratzen dira.

Giza kalitatea, hurbiltasuna eta pertsonen arteko buruz buruko tratua dira gure lan-filosofiari zentzua ematen dioten balioak Kuida Laguntza Pertsonalizatuan. Gure zaintzapean dauden pertsonen bizitza ahalik eta oso eta zoriontsuena izaten jarraitzeko behar den oro egiten dugu, haiei bizi-kalitatea emanez.

Mendeko pertsonen arretaz arduratuko den profesional kualifikatu bat behar duzu? Kasu horretan Kuida Laguntza Pertsonalizatua da zure hautu onena, izan ere, mendeko pertsonen zaintza eta laguntzan (Alzheimerra eta dementzia dutenak) espezializatutako enpresa modura, pertsona bakoitzaren premietara egokitutako zerbitzu hurbileko eta pertsonalizatua eskaintzen dugu.

Profesional onenak hautatzen ditugu adin nagusiko pertsonei zaintza onena eskaintzeko edo mendeko pertsonak zaintzeko

Mendekotasun-egoeran gero eta pertsona gehiago daudenez, Kuida Laguntza Pertsonalizatuan, adineko pertsonak, Alzheimerra dutenak, dementzia dutenak edo mendekotasun-egoeran daudenak zaintzeko gai diren langileak aukeratzen ditugu. Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jarri eta adin nagusiko pertsonentzat zein mendeko pertsonentzat ditugun zerbitzu eta aukera guztien informazioa eskuratzeko.