Indarraren eta gihar-masaren, erresistentzia kardiobaskularraren eta orekaren  narriadurak, eguneroko bizitzako jardueren gutxitzea (aktibitate eza eta bizimodu sedentarioa), erortzeko arrisku handiagoa eta independentzia galera dakartza, besteak beste.

Osagai anitzeko ariketa fisikoko programak dira desgaitasuna eta bestelako gertakari kaltegarriak atzeratzeko esku-hartzerik eraginkorrenak. Era berean, síndrome honekin maiz lotutako beste esparru batzuetan duten erabilgarritasuna erakutsi dute, hala nola erorketak, narriadura kognitiboa eta depresioa.

Ariketa fisikoaren ondorioak sendagaiek sor ditzaketenen antzekoak edo are handiagoak izan daitezke, ia eragin kaltegarririk izan gabe; gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzetik, diabetesa edo gizentasuna prebenitzeraino lan egin ahal izanez eta hilkortasun arriskuaren murrizketa eta bizi kalitatearen hobekuntza ondorioztatuz.

Gure fisioterapeutak gerontogimnasia saio bakoitza prestatzen du adineko bakoitzaren gaitasun funtzionalaren mailara egokituz, aurretik bere egoera ebaluatuz eta abiapuntu horretatik hasita lan eginez:

  • Indarra (bai beso eta hanketan, baita enborrean ere).
  • Oreka eta ibilketa, erorketak sahiesteko helburuarekin.
  • Malgutasuna
  • Erresistentzia kardiobaskularra.

Lesio batetik errekuperatu nahi baduzu, gorputza aktibo mantendu nahi baduzu edota narriadura ekidin nahi baduzu, Kuidarekin mugitu!