Terapia okupazionala + Gerontogimnasia

Zahartze Aktiboa Kuida Laguntza Pertsonalizatuan eskaintzen dugun programa da, pertsona bakoitzaren beharren arabera konbinatuko diren gerontogimnasia saioz (zentroko fisioterapeutaren eskutik) eta entrenamendu kognitiboko saioz (zentroko psikologaren eskutik) osatuta.

Programa honen xedea osasunerako, parte hartzerako eta segurtasunerako aukerak optimizatzea da, jendea zahartzen den heinean bizi kalitatea hobetzeko, beren gaitasunak garatzeko eta adin aurreratuarekin bat datozen endekapen prozesuak gelditzeko bitartekoak eskainiz.

Jomuga hau ondorengo helburuetan zehazten da:

  • Gaitasun pertsonalak sustatzea: fisikoki zein kognitiboki.
  • Norberaren autonomia bultzatzea, osasun ohitura onak sustatuz.
  • Autoestimua eta segurtasun pertsonala areagotzea.
  • Bizi kalitatea hobetzea.

Saioak bere arloan espezialista den bakoitzak egingo dituen aurreko ebaluazioen bidez eraikiko dira eta pertsona interesatuarekin antolatzen amaituko dira.

  • ENTRENAMENDU KOGNITIBOA: ADIMENArekin jarduteko saioak. Memoria lantzeko tailerrak burutzen ditugu aktibo jarraitu eta memoria, arreta eta gainerako gaitasunak trebatu nahi dituzten adinekoentzako eta jada narriadura duten eta entrenamendu eta estimulazio kognitiboa behar duten pertsonentzako.
  • GERONTOGIMNASIA: GORPUTZAREKIN jarduteko saioak. Osagai anitzeko ariketa fisikoko programak dira desgaitasuna eta bestelako gertakari kaltegarriak atzeratzeko esku-hartzerik eraginkorrenak; hilkortasun arriskuaren murrizketa eta bizi kalitatearen hobekuntza ondorioztatuz. Honakoak landuko dira:

o             Indarra (bai beso eta hanketan, baita enborrean ere).

o             Oreka eta ibilketa, erorketak sahiesteko helburuarekin.

o             Malgutasuna.

o             Erresistentzia kardiobaskularra.

o             Motrizitate gordina eta fina.